XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barrez bezala egon ziren negarrez ordu erdi batez eta azkenean inork ez zekien zergatik hainbeste barre eta negar, baten batek poliziari deitu zion arte, eta beste batek suhiltzaileei, eta aztiago zen azken batek eroetxekoei, eta kazetariek behin ere ez zela halakorik ikusi komentatzen zuten, ezta Ameriketan ere, eta Valentino boxeolari handia izatera iritsiko zela hasi ziren iragartzen, barre edo negar egin behar ote zuten ez zekitela.

Aita ospitalera eraman zuten eta Valentino gimnasiotik bidali, Riotik gehiago ez agertzeko era atsegin batez, pistola bizkarrean jarrita, aholkatu ondoren, eta gehiago ez zezala boxea mehatxua jaso ondoren.

Ez zen aita bisitatzera joan.

Bai, ordea, amarengana.

Eta atea ireki zion bezain pronto, diosalik gabe galdetu zion amari: Zergatik ez zenidan esan Joe di Martino aita zela? Zergatik? Zergatik ez didazu behin ere hari buruz hitzegin?.

Eta amak jakinerazi zion ezagutzen ez zuena, bere buruari agindutako legea hautsiz.

Eta semeari guzti hura esan eta gero soinetik kendu zituen arropa beltz guztiak, haien ordez ezkongaitako soineko alai, ñabar eta dotoreak jantziz.

Valentino desagertua zen, ordea.

Handik bi egunetara Jesusen Bihotzaren Estatua gainean ikusi zuten Jesukristo zela esaka, haragizkoa zela eta ez harrizkoa, karriketan pasiatzen ari ziren guztiei aita, zergatik abandonatu ninduzun, oihukatuz.

Hemen aspertu ez zedin, zeregin bat bilatu behar geniola erabaki genuen Bixentek eta biok, (...).